PRIBATUTASUN POLITIKA

1.- Datuen Babeserako Lege oharraren oinarri legala
Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eurek jakin gabe, eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten datu horiek. Oinharrieskola.eus webguneak 2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri den Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedia betetzeko neurriak hartu eta hobesten ditu. Legedi honen informazio guztia webgunean eskura daiteke.

Era berean, Oinharri Eskolak Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batetara, erabiltzaileak oinharri@protonmail.com eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz. Hala nola, Eskolak informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko. Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics zerbitzua erabiltzen du oinharrieskola.eus webguneak.

2.- Zertaz ari gara datu pertsonalez ari garenean?
Datu pertsonalak aipatzen ditugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuetaz ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek. Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek oinharrieskola.eus-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, Eskolak bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.

3 .- Atariaren Erabilera
http://oinharrieskola.eus atariak informazio, zerbitzu, programa edota datu anitzetara sarrera ematen du Internetez, hauen jabetza Oinharri Eskolarena da, zeinetara Eskolako kideek sarbidea duten. Eskolako kideek bere gain hartzen dute atariaren erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Eskolako kideak kolektibo honek bere ataritik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen dira eta iragartzeko jarrerarekin eta ez-limitatzekoarekin, ondorengo erabilerak ez ematera konprometitzen da; (i) zilegi ez diren aktibitateetan erabiltzea, ilegalak, fede txarrekoak edo ordena publikoaren aurkakoak. (ii) jarrera arrazista, xenofoboa, pórnografiko-ilegala, terrorismoari gorazarre egiten diotena edo giza eskubideen aurkako edukiak edo iragarkiak zabaltzea. (iii) Fundazioaren sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea. (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea edota beraien mezuak manipulatu edo aldatzea. Fundazioko pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edota publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du.

4.- Zein datu jasotzen ditu Oinharri Eskolak?
Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. Oinharri Eskola arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:

– Datu pertsonalen trataera eskatzen da Eskolak bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, Eskolako kideek webgunean modu egokian nabigatu dezaten edota interesa dutenak Eskolarekin harremanetan jar daitezen bermatzeko.

– Eskolak duen interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaini asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz. Datuen Tratamenduaren helburuak:

5.- Zein eratan babesten ditu zure datuak Oinharri Eskolak?
Oinharri Eskolak neurri tekniko eta antolaketari dagozkionak erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babesteko helburuz.

6.- Zenbat denboraz gordetzen ditu Oinharri Eskolak zure datu pertsonalak?
Datu hauek, erabilera datuak bereziki, hainbat hilabetez gordeko ditu Eskolak Google Analitics zerbitzuan. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean gordeko ditu. Behin harreman hau etendakoan, Eskolak erabiltzaile edo interesdun horren datuak ezabatuko ditu, ahal bait arinen.

7.- Oinharri Eskolak norekin partekatzen ditu datu hauek?
Oinharri Eskolak Google Analitics zerbitzuarekin partekatzen ditu datu hauek. Era berean, litekeena da Eskolak autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke Eskolak, bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.

8.- Propietate Intelektuala eta Industriala
Oinharri Eskola bere kabuz edo zesio bidez, bere web orriko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, baita bertako elementuena ere (iragarki titulua, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera, etab.) Eskolaren jabetza edo bere lizentzianteena da. Eskubide guztiak gorderik. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan jarritakoan oinarrituz, erabat debekatuak geratzen da helburu komertzialetarako web orri honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, Eskolaren baimenik gabe.

9.- Bermeen Esklusioa eta Ardura
Oinharri Eskola ez da, inondik inora, jazo daitezkeen edozein eratako kalteen arduradun egiten. Ez iragartzerakoan ez edukien errore edo eduki faltetan, ez atariaren erabilgarritasun faltan ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere. Nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu.

10.- Aldaketak
Eskola bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango duelarik baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edota hauek ordezkaturik agertuko diren era ere.

11.- Loturak
http://oinharrieskola.eus-ek lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, Oinharri Eskolak ez luke inongo kontrolik izango bertako toki edo edukietan. Eskolak inolaz ere ez du beste web orri batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez du aipatu hiperesteka edo beste Interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta baliotasuna bermatuko. Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako fusio edo asoziazio edo parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.

12.- Orokortasunak
Oinharri Eskolak hemen agerturiko baldintzak ez betetzea begiratuko du, baita bere atariaren erabilera desegokia ere. Horretarako, eskubidez dagozkion bide zibil eta penalak erabiliz.

13.- Baldintzen aldaketak eta iraupena
Oinharri Eskolak nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz hemen agertzen diren modura. Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da beti ere publikaturik agertzen diren bitartean.

14.- Nola erabili zure eskubideak?
Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Oinharri Eskolarekin harremanetan e-posta bidez: E-posta: oinharri@protonmail.com

15.- Nola aurkez daiteke erreklamazio bat?
Zure datu pertsonalen inguruko erabileraren inguruan erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lehenik eta behin jar zaitez Eskolarekin harremanetan. Hala ere, eskubidea duzu erreklamazioa dagokion autoritate publikoari aurkezteko. Espainiar estatuan honakoa da erreklamazioa aurkezteko autoritatea: Agencia Española de Protección de Datos – www.agpd.es C/ Jorge Juan 6. 28001 – Madrid