Beste jarduerak

Udan egiten den Formazio Barnetegiaz gain, Oinharri Eskolak beste jarduera batzuk ere garatzen ditu. Hauek formazio eta eztabaida politikoa sustatzeko asmoarekin lotuta daude ere bai.

Mintegiak

Herri hezkuntzarekin, munduan sortzen ari diren beste Eskola militante batzuekin edo Euskal Herrian egon diren beste formaizo esperientzia batzuekin lotutako mintegiak antolatzen ditugu. Hauek ez dute maiztasun zehatzik. Normalean asteburuan eta egun erdiko luzapena daukate. Mintegi hauen helburua Oinharri Eskolaren eraikuntza prozesuan ekarpena egitea da, izan beste esperientziak ezagutuz, metodo politiko pedagogikoa aberastuz ala gure komunitate propioaren formazioa trinkotuz. Batzuetan proiekzio publikoa izan dute, beste batzuetan barne mailako mintegiak izan dira.

Jardunaldiak

Jardunaldien helburua, Mintegiak bezala, Oinharri eskolaren eraikuntza prozesua aberastea da, beste formazio edo herri hezkuntzaren esperientzia batzuk ezagutzen. Nazioarteko gonbidatuak ekartzen saiatzen da eta hauen ekarpen-presentziarekin beste esperientzia batzuk aztertu eta ezagutzen dira. Jardunaldiak normalean udazkenean antolatzen dira eta egun batzuetako luzapena dute. Euskal Herriko herrialde desberdinetan burutzen dira, gune eta eragile desberdinekin harremanetan sartuz.

Gogoetak

Oinharri eskolaren beste jarduera bat, beharren eta aukeren arabera, gogoeta politiko desberdinak era kolektiboan eman ahal izateko baldintza erraztea eta sortzea da. Gogoeta politiko hauen helburua errealitatean dagoen behar, gabezi edo interes batzuei erantzutea da. Gogoeta teorikoak izanik, haien funtsa errealitatean modu batean edo bestean eragitea da; hau da, kolektiboan sortutako hausnarketa eta azterketa teorikoetatik kolektiboa garatu beharreko jarduera edo dinamika praktikoetara jauzia egitea da. Horretarako bide eta herraminta desberdinak egon daitezke, besteak beste, gai zehatzen inguruko pertsona aRituen gogoeta talde kolektiboak sustatzea eta martxan jartzea.

Lehenengo esperientzia arlo horretan Euskal Herria eta Herri boterearen inguruko gogoeta taldea izan da, 2019ko amaieran martxan jarri eta 2021era arte iraun zuen gogoeta hain zuzen. 2022Ko apirilean Gogoeta talde horrek egindako gogoeta eta sortutako materiala publikatu egin zen. Urte horretako ekainean Eztabaida kolektibo desberdinak antolatu eta garatu ziren Euskal Herriko hiriburu desberdinetan.

Beste ikastaro batzuk eta formakuntza-asteburuak

Formakuntza-asteburuak ostiral arratsaldetik igande bazkalostera edo arratsaldera arte burutuko ziren formakuntza saio intentsiboak izango lirateke. Edukiari dagokionez, formakuntza-barnetegian lantzen den edukiaren aspektu batzuk beste ikuspegi batetik landuko litzateke, saio desberdinetan. Metodologiari dagokionez, gure metodo politiko pedagogikoan garatzen diren lau ikaskuntza eremuak lantzen saiatuko dira. Metodo politiko pedagogikoari hurbilketa bat egiten saiatuko da (jakinik, metodo politiko pedagogikoaren sakontasuna eta zabaltasuna formakuntza-barnetegiaren estantzia luzean soilik garatu daiteke bere osotasunean). Formakuntza-asteburu hauek oinharri eskolak udan egiten duen formakuntza-barnetegiari hurbiltzeko modu bat izan daiteke. Normalean, Errekaleor Auzo Askean izango lirateke.

Formakuntza-asteburu hauek independenteak dira. Ez da zertan antolatuko diren guztietan parte hartu behar.

Formakuntza-asteburu hauen bidez, jendeak ohinarri eskola ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke, baita ere, hurbiltzen diren kideen arteko elkarbizitza eta espazio informaletan elkar-ezagutza, lotura eta harreman pertsonal eta politikoak sortzeko eta sendatzeko aukera polita sortu daiteke.

Gurasoen parte-hartzea errazteko eta bermatzeko, txikiekin zaintzeko eta jolas-dinamika desberdinak haiek garatu ahal izateko planteamendua egingo da.

Formakuntza-asteburu batean izena emateko, sakatu hemen.

Materialen sorkuntza eta publikazioa

Eskolaren beste jarduera bat testu eta material teorikoaren sorkuntza eta publikazioa da, beti ere, Oinharri eskolak dituen helburuei lotutako sorkuntza izanik. Batzuetan ikastaro edo Barnetegian lantzeko materialak izango dira, beste batzuetan zabalpen zabalagoaren asmoarekin sortutako materialak. Eskolan sortutako materialak ala nazioartetik ekarritako materialak eta nolabaiteko egokitzapena eginda